com.ibm.skins.NoSkin.skinVisor de contenido web (JSR 286)
Laguntza
Atari honen inguruan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren atari ofiziala duzu hau. Bere helburua da etengabe eguneratutako informazioa eskaintzea, eta, orobat, aukera ematea hainbat zerbitzu eta tramite Internet bidez egiteko, debora aurreztuta eta joan-etorrian zertan ibili gabe.
Nola nabigatu
Departamentuaren ataria hainbat web tematikotan banatu da. Bakoitzak gai jakin bat jorratzen du, tramiteak errazago eta azkarrago egin ditzazun. Hauexek dira:
Ekonomiaren berriak: albisteak, nobedadeak eta iritzi artikuluak. Atariaren hasierako orria.
Departamentua: harremanetarako datuak, bulegoak eta ordutegiak. Departamentuak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematen dizugu.
Zergak: zure zergei buruzko informazio praktikoa, eta denbora aurrezteko baliabideak.
Katastroa: Internet bidez Gipuzkoako informazio katastral guztia kontsulta dezakezu.
Udalgida: kontsulta itzazu Internet bidez zure udalerriko estatistika eta adierazle mota guztiak.
Europako fondoak: Europar Batasunarekin batera Gipuzkoan finantzatutako proiektuak.
Eskuineko aldean, bi fitxa ageri dira, azken momentuko berriak eta informazio praktikoa ematen dituztenak:
Tramiteak: gure departamentuak Interneten eskura jarri dituen zerbitzu edo tramiteen zerrenda.
Aipagarriak: atariko nobedadeak zein diren egunean izateko.
Hobeto nabigatzeko
Erabili goiko fitxak web batetik bestera joateko, eta eskuineko menua aukeren artean nabigatzeko.
Nahi baduzu, “-“ ikurra sakatuta menua ezkuta dezakezu, edukia orriaren zabalera osoan ikusteko.
Bestalde, “uneko orrialdera arteko bidea” dela medio, zauden edukira iritsi arte nabigazioan egin dituzun urratsak ikus daitezke. Edozein unetan atzera joateko aukera izango duzu horrela.
Laguntza modalitateak
Informazio gehiago edo laguntza behar izanez gero, web orriaren goiko partean arreta modalitateak ditu eskura. Jo horietara, beharra duzun guztietan.
902 100 040 telefonoa: Gipuzkoan kudeatzen diren zergen inguruko edozein kontsulta egin daiteke.
On line (internet bidez txateatuz): gure webgunean nabigatzen lagunduko dizu, eta informazioa jasoko duzu webguneko laguntza programak eta bestelako tresnak jaitsi eta instalatzeko erari buruz.
PDF dokumentuak bistaratzea
PDF fitxategiak bistaratu ahal izateko, beharrezkoa da Interneten dohainik eskura daitekeen ADOBE READER programa instalatuta izatea.
Iradokizunak
Denok erabiltzeko modukoa izan dadin sortutakoa da atari hau, eta horretarako, ahalegindu gara hizkera argia eta zuzena erabiltzen, bisitatzen gaituenaren profilari egokitua. Nabigazio atsegina izatea eta bila zabiltzana erraz aurkitzea espero dugu. Horrez gain, nahi baduzu iradokizunak bidali ditzakezu, webgune hau hobetzen laguntzeko..