HWEListadoNoticiasNovedadesPortlet

PAGINACIÓN DEL LISTADO_eu

<< 1 etik 10 era, guztira 348 >>

Ekonomiaren berriak


2012/05/16 Zergak -  2011ko sozietate programa. Sozietate programaren bertsio bat argitaratzen da

Zerga kanpaina hasi aurretik 200 ereduaren sozietate programaren bertsio bat kaleratu dugu.

Programaren bertsio hau dela medio autolikidazioaren emaitza ezagutu daiteke, eta aldez aurretik planifikatu ere bai.

Informazio gehiago

Zergabidea (JNLP) Sozietateak-Ez-egoiliarren Errenta 2011 - 200 eredua

2012/05/16 Bestelako jakingarriak -  Zerbitzuen etena osteguna, maiatzak 17 eta ostirala, maiatzak 18 bitartean

Osteguna maiatzak 17, 23:00etatik, ostirala maiatzak 18, 03:00ak arte ezingo da Gipuzkoatariako "Baimentze Sistema" aplikazioa erabili, mantentze lanak direla-eta.

Barkatu eragozpenak.

2012/05/15 Zergak -  2012ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kanpaina

Zergaren borondatezko ordainaldirako epea 2012ko maiatzaren 15etik uztailaren 2ra arte (biak barne) izango da Gipuzkoako udaletan.

Aldi horretan Gipuzkoako Foru Ogasunak Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) ordainagiriak kobratuko ditu. Ordainketa helbideratuta baduzu, azken egunean kargatuko zaizu, bestela, postaz jasokoduzu ordainagiria eta finantza entitate laguntzaile batera edo zure udaletxera joan beharko duzu ordainketa egitera.

Web orrian aurkituko duzu kanpaina honi buruzko informazio guztia, bai eta zerga tasak, salbuespenak, hobariak, kudeaketa egiten duten udalak eta beste hainbat alorri buruzkoa ere.

Abantaila gehiago eskaintzen dituelako ordainagiria helbideratzea gomendatzen da. Edozein kontsultarako 902 100 040 telefonoan aurki gaitzakezu.

Argibide gehiago

 

2012/05/15 Zergak -  2/2012 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 8koa

2/2012 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 8koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergan eta Tabako Laboreen gaineko Zerga Berezian aldaketak sartzen dituena argitaratu da.

Informazio gehiago

2/2012 Foru Dekretu-Araua (PDF)

2012/05/15 Zergak -  2011ko Sozietateen kanpaina - 200 Ereduaren programa

2011ko sozietateen aurtengo kanpainarekin lotuta, dagokion atala argitaratu da gaur webgunean.

Zerga kanpaina hasi aurretik 200  ereduaren sozietate programaren bertsio bat kaleratu dugu. Horrela autolikidazioen emaitza ezagutu daiteke, eta aldez aurretik planifikatu ere bai.

Zergabidea (JNLP) Sozietateak- Ez egoiliarren Errenta 2011 - 200 eredua

Momentu honetan webaren eduki batzuk ez daude erabiltzeko moduan. Apurka-apurka argitaratuko dira, kanpaina hasi baino lehen. Zein egunetan argitaratuko diren e-postaz jakin nahi baduzu, Albisteak eta Nobedadeak atalean erregistra zaitezke. Hala eginez gero, kanpainako beste eduki bat plazaratzen dugun bakoitzean jakinaren gainean jarriko zaitugu, eta besteak beste, eduki hauetako bat argitaratzen denean:

 Kanpainaren Foru Agindua

Informazio gehiago

Kontuan hartzeko datak:

  • 200 eta 220 ereduen aitorpenak aurkezteko epea: 2012ko uztailaren 1tik uztailaren 25era. (Ekitaldia zatikatua izateagatik, Sozietate gaineko kanpaina hasi aurretik aitorpenak aurkeztera behartuak dauden enpresak barne).

Kanpainaren webgunea

 

2012/05/10 Zergak -  2011ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina – Autolikidazio proposamenak. Epea luzatzea

Imagen de la noticia

Maiatzaren 18ra luzatu da errenta zergaren autolikidazio proposamenak onartzeko epea.

Atzo arte 189.857 proposamen onartu dira, bidalitako 230.153 proposamenen %8,5.

Atzo arte onartutako proposamenak:

Onartzeko moduaren arabera: 104.739 internet bidez eta 85.118 telefonoz.

Emaitzaren arabera: 155.187 itzultzekoak eta 34.670 ordaintzekoak.

Informazio gehiago

Kanpainaren webgunea:

2011ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina

 

 

2012/05/08 Bestelako jakingarriak -  Zerbitzuen etena asteazkena, maiatzak 9 eta osteguna, maiatzak 10 bitartean

Asteazkena maiatzak 9 23:00etatik, osteguna maiatzak 10 02:00ak arte, ezingo da erabili Ogasunaren Web orria mantentze lanak direla-eta.

Barkatu eragozpenak. 

 

 

 

2012/05/04 Zergak -  Ogasun eta Finantza Departamentuaren 2012.urteko zerga egiaztapenerako planaren irizpide orokorrak

2012ko Zerga Egiaztapenerako Plana onartu du Ogasun eta Finantza Departamentuak 2012ko apirilaren 26ko 365/2012 Foru Aginduaren bidez. Azken horren eranskin gisa, 2012ko Ikuskaritza Plana eta horri buruzko irizpide orokorrak jasota daude.

Informazio gehiago

Agiri erantsia: Irizpide orokorrak

2012/05/03 Departamentua -  Gipuzkoako enpresen salmentak %0,3 jaitsi dira 2012ko lehen hiruhilekoan

Imagen de la noticia

Martxoko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera 2012. urteko lehen hiruhilekoan %0,3 jaitsi dira Gipuzkoako enpresen salmentak, aurreko urteko epealdi berarekin alderatuta. Jaitsiera hori barruko salmenten beherakadaren ondorioa izan da (-%5,1), esportazioak %9,4 igo baitira.

2012/04/27 Departamentua -  2009an Gipuzkoako batez besteko errenta pertsonala 20.270 eurokoa izan zen. Gizonen kasuan 26.049 eurora igotzen da, eta emakumezkoentzat berriz 14.811 eurokoa da

Imagen de la noticia

EUSTATek Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiekin lankidetzan egindako Pertsonen eta Familien Errenten Estatistikaren arabera, Gipuzkoako 18 urte eta gehiagoko pertsonen batez besteko errenta 20.270 eurokoa izan da 2009. urtean. Gainera,Gipuzkoan eman da pertsonen errenta altuena (20.720 euro), gero Araban (19.657 euro) eta, azkenik, Bizkaian (19.241 euro).

PAGINACIÓN DEL LISTADO_eu

<< 1 etik 10 era, guztira 348 >>