com.ibm.skins.NoSkin.skinVisor de contenido web (JSR 286)
Kanpainaren aurkezpena
Ongi etorri Sozietateen gaineko zerga kanpainaren webgunera. Bertan behar duzun guztia aurki dezakezu zure aitorpena errez eta eroso egin ahal izateko.
Aurkezteko epea:
7/1996 Foru Arauak 126.1 artikuluan dioenez, aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztu behar da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.
6 hilabete horiek konputatzeko, zergaldiaren amaiera egunetik hurrengo 6 hilabeteak igaro arteko denbora hartu behar da kontuan. 30/1992 Legeak 48. artikuluan jasotakoaren arabera, epeak hilabeteka ezartzen badira eta epea amaitzen den hilabetean egun baliokiderik ez badago, ulertuko da epea hilaren azken egunean amaitzen dela.
1. Oro har, ekitaldia abenduaren 31n ixten da:
2012ko ekitaldirako, aitorpena aurkezteko epea 2013ko uztailaren 1ean hasi eta uztailaren 26ean amaituko da.
Ekitaldia bat badator urte naturalarekin, 6 hilabeteko epea abenduaren 31tik hurrengo urteko seigarren hilaren 31ra arte luzatzen da. Hala ere, ekainak 30 egun baino ez dituenez, epea ekainaren azken egun horretan amaitzen da –30ean–. Hortik aurrera, aitorpena aurkezteko borondatezko epea uztailaren 1ean hasi eta hil horren 25ean amaitzen da, edo hurrengo egun baliodunean uztailaren 25a jaieguna dela egokituz gero.
2. Zergaldia urte naturalarekin bat ez datorrenean:
Zergaldia 30 egun dituen hil baten azken egunean amaitzen bada, apirilaren 30ean esate baterako, 6 hilabeteko epea handik aurrerako seigarren hilabetearen 30ean amaituko da, adibide horretan urriaren 30ean. Kasu honetan, aitorpena aurkezteko borondatezko epea urriaren 31tik azaroaren 24ra joango da, edo hurrengo egun baliodunera, azaroaren 24a jaieguna dela egokituz gero.
Zergaldia hilaren erdialdean amaitzen denean, martxoaren 16an esate baterako, 6 hilabeteko epea handik aurrerako seigarren hilabetearen egun berean amaitzen da, adibide horretan irailaren 16an. Hortaz, aitorpena aurkezteko borondatezko epea irailaren 17tik urriaren 11ra joango da, edo hurrengo egun baliodunera, urriaren 11 jaieguna dela egokituz gero.
Enpresentzako aurkezpen epeak ekitaldiak hil bakoitzaren azken egunean amaitzen direnean:
Zergaldiaren amaiera
Sei hilabeteko epearen amaiera
Sozietate zerga aurkezteko epea (1)
Otsailak 28
Abuztuak 28
08/29tik 09/22ra
Apirilak 30
Urriak 30
10/31tik 11/24ra
Ekainak 30
Abenduak 30
12/31tik 01/24ra
Irailak 30
Martxoak 30
03/31tik 04/24ra
Azaroak 30
Maiatzak 30
05/31tik 06/24ra
1. Epearen amaiera igande edo jaiegun batean gertatzen bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da.
Zorraren ordainketa geroratzea eskatuz gero, aitorpena aurkezteko ezarrita dagoen epearen barruan egingo da eskaera, hau da, beranduenik 2013ko uztailaren 26an.
Ordainketaren gerorapena internet bidez eskatu behar da bide honetatik aurkeztutako aitorpenen kasuetan.
Kanpaina hasi baino lehen argitaratzen da web orri hau. Hala ere, kanpaina hasi bitartean, eduki informatibo gehiago eta internet bidezko beste zerbitzu batzuk gehituko dira.
Kanpaina honi buruzko informazio gehiago
Kanpainaren nobedadeak
Hemen aurki dezakezu aitorpena aurkeztea errazten duten tresna eta zerbitzu berriei buruz aurten jakin behar duzun guztia. Horrez gain, nobedadeen berri ematen dizugu: karga tasa berriak, kenkarien zenbateko eguneratuak, etab… Laguntza programak
Webgune honetatik bakarrik daude eskura. Zergabidea programa deskargatu behar duzu, eta beharrik bada, baita JAVAren makina birtuala ere. Aurkezpen modalitateak
Jakin ezazu zein den aitorpena aurkezteko erregela orokorra eta zer salbuespen dauden, aurkezlearen arabera. Nola egin transmisio telematikoa
Informa zaitez ereduak transmititzeko aukerei buruz (ereduak: Gipuzkoakoa, Bizkaikoa, Arabakoa, Estatukoa eta beste administrazio batzuetakoa). Elkarteei zuzendutako informazioa
Deskarga itzazu sozietateen gaineko zergaren aitorpena egin eta transmititzeko jarraibideak, elkarteei (partzialki salbuetsitako entitateei) zuzenduak. Zerbitzu Karta
Kanpainako zerbitzuetan kalitate maila egokiak lortzeko ditugun konpromisoak. Zerga Informazioa
Nola lortu datu fiskalak pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabilita.
Zerga honen inguruko informazio gehiago
Azalpena eta erabili beharreko ereduak Zerga kalkulatzeko jakin behar duzun guztia: karga tasak, amortizazio taulak, moneta zuzenketak… Horrez gain, informazio zehatza ematen da zerga honekin lotuta dauden ereduei buruz: aurkeztera behartuak, aurkezpen modalitateak, araudia,…
Bestelako jakingarriak
Ondoko hau ere interesgarria izan daiteke zuretzat:
hweogasunaeulbr/OGASUNA/HWEImpuestos-040STA/HWECampanyas-040-090STA/HWESociedades-040-090-030STA/9f73bc52-5eea-4e2c-bc94-eed110052795Presentación de la campaña_EU